Etorri eta ikusi. Vol 1 - EUSK

Proiektu ebanjelizatzaile baten lehen liburukia, metodologia eta baliabide egokiekin, fedearen transmisioa biziagoa eta esanguratsuagoa izan dadin, Montessori metodologian inspiratuta

Etorri eta ikusi proiektu ebanjelizatzailea da, metodologia eta baliabide apropos-aproposak darabiltzana fede iragarpena biziagoa eta adierazgarriagoa izan dadin, eta, Jainkoaren Hitza eta Eliz Tradizioa oinarri harturik, Jainkoak eskaini eta ageri izan digun itunaren eta adiskidetasunaren historian murgiltzea proposatzen duena. Montessori pedagogia du inspirazio-iturri, narrazioari ematen dio garrantzia, eta ikusmen eta maneiatzeko dinamika ere protagonismo handia dute.

Proiektuak oinarri duen pedagogia oso egokia da pertsonaren espiritualtasuna lantzeko, batez ere haurrena. Horretan, bi bide erabiltzen ditu: Bibliari buruzko kontakizunen narrazioa (Itun Zahar eta Itun Berrikoena), eta Elizari buruzko istorioen (fedea, liturgia eta sakramentuak, morala eta otoitza). Kontakizun horiek inspiratu zituzten esperientziak edo haien protagonistek bizi izandakoak bere horretan aditzera ematea da asmoa. 

Aurreneko liburu honetan, batetik, Antzinako Agintzariarekin eta Agintzari Berriarekin lotutako Bibliari buruzko istorioak aurkituko dituzue (Noe, Abraham eta Sara, emakume samariarra, Jesusen familia), eta, bestetik, Elizaren historiari buruzkoak (Bibliaren eraketa, Eukaristia edo Agintzari berriaren jaia, Erreinurako gonbidapena, Aitagurea).

Autor
Área:
ISBN: 
9788428839310
Fecha publicación: 
15/12/2022
Encuadernación:
Núm. páginas: 
264
Código interno:
212934
  • Ver índice
    Índice: 

    Hitzaurrea

    Metodoaren azalpena

    Bibliari buruzko kontakizunak

    ANTZINAKO AGINTZARIA

    1. Ituna kosmosarekin

    2. Ituna Noerekin

    3. Ituna Abraham eta Sararekin

    4. Irteera eta Sinaiko ituna

    AGINTZARI BERRIA

    5. Nolakoa da gure adiskide Jesus?

    6. Ezkutuan dagoen altxorraren parabola

    7. Emakume samariarrarekin topo

    8. Jesusen familia

    Elizari buruzko kontakizunak

    AGINTZARI BERRIA: FEDEARI BURUZKO KONTAKIZUNAK

    9. Espiritu Santua

    10. Bibliaren eraketaren kontakizuna

    AGINTZARI BERRIA: SAKRAMENTUEI BURUZKO KONTAKIZUNAK

    11. Agintzari berriaren jaia (Eukaristia)

    12. Bataioa

    13. Liturgia-urtea

    AGINTZARI BERRIA: PRAXIARI BURUZKO KONTAKIZUNAK

    14. Jainko Erreinurako gonbidapena

    AGINTZARI BERRIA: OTOITZARI BURUZKO KONTAKIZUNAK

    15. Otoitz egiten ikasiko dugu (Aitagurea)

    16. Aintza Aitari Iturriak

     

    Siglak eta laburdurak

    Bibliografia

    ETORRI ETA IKUSI elkartea

19,00 €

Otras obras del autor